Loiola Vintage Festival 2010ean sortu zen, estilo, ibilbide eta sentsibilitate desberdinetako musikariak elkartzeko helburuarekin, guztiek partekatzen duten pasio baten inguruan: musika. Abiapuntua Elvis: From Memphis to Loiola izan zen, Elvis Presleyri eskainitako topaketa bat, Gipuzkoako artista ugari bildu zituena. Harrezkero, jaialdiak bilakaera izan du, gai libreko edizioak eta The Beatles edo Bob Dylan bezalako artista handiei eskainitakoak antolatuz, baita country musikari, zinemako musikari edota laurogeiko, hirurogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetako musikari eskainitakoak ere. Bere izaerari beti leial, Loiola Vintage, batez ere, topaketarako, elkarbizitzarako eta lankidetza artistikorako gunea da, non belaunaldi, estilo eta musika-jatorri desberdinetako musikariek agertokia partekatzen duten, guztiak batzen dituen hori ospatzeko: musika.