Jon Imanol Etxabek, Olatz Otxoak, Santi Romanok eta Karlos Etxanizek gidatutako Goiko Gelak Gospel Klasikoak aurkezten du, euskaraz osorik interpretatutako gospelaren indarra, emozioa eta energia publikoari hurbiltzen dizkion ikuskizuna.
Taldeak generoaren klasiko unibertsal eta ahaztezinetako batzuk euskarara egokitzen ditu; esaterako, Oh Happy Day, Hau da eguna bihurtuta, edo Down by the Riverside, Erreka ertzean izenarekin aurkeztuta. Abesti ezagun horiek nortasun berria hartzen dute, jatorrizko bertsioen erritmoa, ahots-indarra eta espiritua galdu gabe.
Errepertorioa euskaraz sortutako gospel-konposizio propioekin osatzen da, hala nola Indarberrituko gara eta Zoriontasunaren bila. Abesti horiek erakusten dute genero hau gure hizkuntzatik eta kulturatik ere naturaltasunez hazi eta adieraz daitekeela.
Gospel Klasikoak ikuskizunak tradizioa eta sorkuntza garaikidea uztartzen ditu, hurbileko kontzertu parte-hartzaile batean, emozioz, ahots-harmoniaz eta energiaz beteta.